Amaiur herriaren (Baztan) erdialdean kokaturiko landa etxe tradizionala da. Bi apartamentu eskaintzen ditu, bakoitza bere sarrerarekin eta biak ere etxejabeen bizitokiarekiko sarrera independentearekin.
Beheko solairuan sukalde-egongela (telebista eta Dvd-arekin) eta bi pertsonentzako bi logela daude, logela bakoitza bere bainugelarekin. Etxeko atarian patxadaz egoteko mahaia eta aulkiak daude, parez pare belardi zabala eta bista ederrak eskainiz.
Goiko solairuan sukaldea, egongela-jangela (telebistarekin) eta hiru logela bikoitz daude, hauek ere bakoitza bere bainugela propioarekin. Aipatutako bista ederrak dituen balkoia du aurrealdean, eta teilatuarekin estalitako terraza atzealdean, bizilagunen baratzak eta Gorramendi ikusgarri dituena.
Logelaka nahiz apartamentu independente gisa alokatzeko aukera dago, bezeroaren interesaren arabera. Beheko apartamentuak 4 lagunentzako lekua du eta goikoak 6 lagunentzako.