Goiz-argi landa etxea | Amaiur (Nafarroa)
637 181 058 - 617 869 840

Ingurua

AMAIUR


1522an suntsitutako gazteluagatik historikoki oihartzun handia izan duen herria. Sarreran aurkitzen den arkua eta XVII. mende bukaerako gurutzea nabarmentzen dira. Oinarrian, kale bakarraren inguruan eraikitako herria da, kilometro erdi inguruko luzera duena. Arretxea (Arma etxea) eta Borda jauregiak, naiz Arriada etxea ere nabarmentzekoa dira beren arkitekturagatik, eta baita jatorria erdi aroan duen Jasokundeko eliza ere, “Cavaille-Coll” organo erromantikoarekin.


Baztan bailarako 15 herrietatik iparralderen dagoena da.


Besta nagusia: Abuztuaren 15ean.


BAZTAN


Pirinioetan kokatua, Nafarroako udalerririk zabalena da Baztan 374 kilometro karratuko azalerarekin.


Baso, belardi, baratza eta loreek biltzen dute ibar hau. Kultura eta tradizioan aberatsa, folkloreak sustrai sendoak ditu oraindino bertan, gastronomia tradizionala ere paregabea da eta arkitekturan garai bateko herritar xeheen eta jauntxoen estiloak nahastuta gelditu dira.


Bailara 15 herrik osatzen badute ere, udalerri bakarra da eta hortaz udaletxe bakarra dago araneko “hiriburuan” erran dezagun, Elizondon. Administraritza Batzorde Orokorraren esku dago.


Baztango herriak mendi artean, hauen babesean, magaletan kokatzen dira. Zelai berdeak dituzte inguruan, eta zein urtarotan gauden adieraziko diguten basoak. Udaberrian berde bizi bizia lore koloretsuz zipriztindua badago han eta hemen, udazkenean kolore festa amaiezina da: intentsitate desberdineko trazu marroiak, horiak, gorriak eta abar. Mantu berde horretan nabarmentzen den bertze kolorea zuria da, edozein aldetara begiratuta ere behi eta ardien nahiz baserrien zuria ikusiko baitugu. Klimari dagokionez, Kantauri itsasoaren eragina du, nahiko leuna da udan nola neguan.



Bisita daitezkeen lekuak

AMAIURKO OROITARRIA Gaztelako erreinuak XVI. mendean Nafarroa konkistatu zuenean Amaiur azkeneko erresistentzia gune izan zela gogorarazten duen oroitarria. Azken urteetako arkeologia lanek desagertua zen gazteluaren hainbat harresi eta dorre agertu dituzte.
+ info: www.turismo.navarra.es

XORROXINGO UR JAUZIA Autza mendiaren magalean kokatutako ur-jauzi ederra da Xorroxin. Handik gertu sortzen da Baztan ibaia, izen bereko bailara 19 kilometrotan zeharkatu ondoren Bertizko jaurerri inguruan Bidasoa ibaia bihurtzen dena.

info: www.turismo.navarra.es

ZUGARRAMURDIKO LEIZEAKXVII. mendean akelarreen, bilkura paganoen eszenatoki izan ziren kobazuloak, non gizon-emakumezkoek egunerokotik ihes egiten zuten festa zoroetan, su inguruan dantzatuz eta ilargiaren argitan orgiak eginez.

+ info: www.turismo.navarra.es

BERTIZKO JAURERRIA 1984. urtetik Natur Parkea da, jaurerriaren jabe ziren On Pedro Ciga eta Dorotea Fernandez andreak hala nahi izan zutelako. Nafarroako piriniar bailaren bihotzean kokatutako leku hau arras berezia eta ederra da.

+ info: www.turismo.navarra.es

asociación bertizturismo navarra